Benetan hobea al da kosmetika naturala?
Egunero geroz eta produktu gehiago ikusten ditugu "naturala" etiketarekin. Baina duda bat sartzen zaiugu:
Benetan hobea al da kosmetika naturala bestea baino?
Erantzuna ez da erabatekoa, baino bere abantailak ulertzea, mugapenak eta mitoak zure zaintza-errutina modu kontzienteagoan aukeratzen lagun zaitzake.
Kosmetika naturalaren abantailak
Kosmetika naturala ez da moda-joera bat bakarrik. Ondo formulatuta badago, azalari eta ongizate orokorrari mesedea egin dezke.
1. Osagai sintetiko gutxiago
Kosmetika naturalak honako osagaiak saihesten ditu.
-Silikonak
-Parabenoak
-Petrokimiko deribatuak
-Lurrin artifizial narritagarriak
Honek, narridura eta erreakzio kaltegarriak izateko arriskua murriztu dezake, batez ere azal sentikor edo erreaktiboan.
2. Azalaren nutrizioa
Olio begetalak, gurinak eta landare-estraktoak bezalakoak, onurak ematen laguntzen dute:
-Bitaminak
-Antioxidatzaileak
-Gantz-azido esentzialak
Osagai aktibo hauek azalarekin harmonian lan egiten dute, zaintza sakona, errespetuzkoa eta orekatuta sustatuz.
3. Naturarekin eta autozaintzarekin konexioan
Kosmetika naturala erabiltzea zure errutina eraldatzen du erritual kontziente bat bihurtuz:
-Slow beaty gehiago eta presa gutxiago
-Momentuarekin konexio gehiago
-Kontzientzia gehiago gure gorputzean aplikatzen dugunari buruz.
Ez da bakarrik onura fisiko bat, emozionala ere bai da, gure ingurumena gehiago errespetatzen dugula ahaztu gabe.
4. Ingurumen-inpaktu txikiagoa
Kosmetika naturaleko marka askok honako huen alde egiten du:
-Osagai biodegradableak
-Ekoizpen arduratsuak
-Ontzi jasangarriak
Kosmetika naturala aukeratzea, zaintza pertsonala eta ingurumena errespetatzea ere bada.